Juantxo Garmendia errementaldegia Asteasun (Gipuzkoa) dagoen lantegi txiki bat da eta 25 urte baino gehiago daramatza lanean.

Era guztietako lanak egiten ditugu: altzariak (oheburukoak, mahaiak, aulkiak, diseinuzko lamparak…), barandak, eskailerak, tarteko solairuak eta fatxadei estalkia jartzen diegu korten altzairua erabilita. Aldi berean txalet bakoitzera egokitutako diseinuzko ateak egiten eskarmentua dugu, nola forja burnia erabilita hala korten altzairuaz baliatuz.

Gure lan jarduerak, sormena, diseinua eta muntaia uztartzen ditu. Diseinua gurea edo bezeroak berak egina izan daiteke. Gurea denean, maketa bat egiten dugu bezeroak aukeratutako lana nola geldituko den eskalan ikus dezan.

Burnia, korten altzairua eta altzairu herdoilgaitza erabiltzen ditugu gure lanak egiteko, eta haiek manipulatzeko hainbat erreminta eta makina ditugu tailerrean.

Bestalde, erretoki eta parrillak ere egiten ditugu. Oinarrizko hiru eredu ditugu: Burruntzi modeloa, Errota eta Matxarda, azken hau da modelorik sipleena. Beste edozein eratako erretoki-parrillak egin genitzake edota behar diren eraldaketak ere bai.

Bezeroaren beharretara egokitutako aurrekontuak egiten ditugu.