GU

Mota guztietako lanak egiten ditugu: Altzariak (oheburuak, mahaiak, aulkiak, diseinuzko lanparak), barandak, eskailerak, solairuarteak, fatxadak Corten altzairuz estaltzen ditugu eta esperientzia handia dugu burdin forjatu eta Corten altzairuzko ateetan diseinu pertsonalizatua duten txaletetarako.

Gure lan prozesuak fabrikazioa, muntaia eta diseinua barne hartzen ditu, gurea edo bezeroarena izan daitekeena. Gurea denean, aukeratutako lana nolakoa izan daitekeenaren maketa txiki bat egiten dugu, bezeroak eskala batean ikus dezan bere lana nolakoa izango litzatekeen.

Tailerrean tresna eta makina desberdinak ditugu eta erabiltzen ditugun materialak burdina, corten altzairua eta altzairu herdoilgaitza dira.

Gure errementarian beste atal bat dugu, hau da, erretegiak edo parrillak. Oinarrizko hiru modelo fabrikatzen ditugu, hau da, Burruntzi eredua, Errota eredua eta Matxarda eredu sinpleagoa. Gainera, beste parrilla-erregosi mota bat edo guk egiten ditugunei edozein aldaketa egin diezaiekegu.

Bezeroaren beharretara egokitutako aurrekontuak egiten ditugu.